Orientazioa - Harremanak Familiekin
Aurkezpena Bokazio Orientazioa Harremanak Familiekin Eskola Orientazioa Aholkuak
Aukera ezazu jo nahi duzun saila:
FAMILIEN HARRERA

Gure ikasleen gurasoak zein legezko ordezkariak Orientazio Sailera etor daitezke seme-alaben tutorearen bidez zein zuzenean telefonoz gurekin harremanetan jarriz.

FAMILIEKIKO EKITALDIAK

  • Ikasturtearen hasieran DBH 1. zikloko gurasoekin.
  • DBH 2. mailakoekin bigarren zikloari buruzko informazioa emateko.
  • DBH 3. mailakoekin 4. mailako aukerakotasuna eta hautazkotasuna azaltzeko.
  • DBH 4. mailakoekin derrigorrezko hezkuntzaren ondoren dauden aukerak azaltzeko:
    Batxilergoa
    Prestakuntza Zikloak
    Lanbide hastapena
    Beste batzuk
  • Batxilergoko 1. mailakoekin norbanakako ibilbideak finkatzeko eta horrek dakarrena azaltzeko
  • Batxilergo 2. mailakoekin ikasketa hauek amaitu ondoren seme-alabek izango dituzten irtenbideak azaltzeko:
    Unibertsitatea
    Fakultateak
    Unibertsitate-eskolak
    Prestakuntza zikloak
    Beste batzuk

TUTORETZA

Ikastetxeak DBH eta Batxilergo osoan zehar tutoretza planak garatzen ditu. Tutoretzak Orientazio Sailean koordinatzen dira, berton behar diren materialak prestatzen direlarik. Tutoreak dira, azken finean, plan hauek gauzatzen dituztenak, nork bere gelan.
Aurten, hirugarren aldiz, berrikuntza proiektuetan hartu dugu parte.

LAGUNTZA ZUZENA

Sail honek ikasleei laguntza zuzena eskaintzen die, bai talde ekintzen bidez, bai banakoetan.

BANAKA

Ibilbideak landu eta finkatzea Norbanako eta bokaziozko orientazioa
Emaitzen azalpena Zalantzak argitzea ...

TALDEKA

Proba psikopedagogikoak aplikatzea Informazio zabalkundea
Unibertsitatera sartzeko gidaliburuaren aurkezpena Orienta programa aplikatzea
Eta abar .

Ikasleak honela hurbil daitezke Orientazio Sailera:

1. Tutorearen bitartez 2. Zuzendaritzak zein ikasketa burutzak aginduta
3. Gurasoek horrela eskatuta 4. Orientatzaileak deituak

Hitzordua aldez aurretik ordua eskatu beharra dago.
Saioa amaitutakoan ikasleari bisita justifikatuko duen agiria emango diogu. Bertan, eguna eta ordua zehaztuko dira ikasleak dagokion irakasleari aurkez diezaion.

Hauxe da gure telefonoa
944911786