|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
Orientazio Sailak koordinatua eta Osasun Batzordearen begiradapean, proiektu honek Getxoren ezaugarrietatik abiaturik eta gure ikasleen adina eta hauek jasotzen dituzten eraginak ikusiz, osasun heziketa lantzea du helburu. Osasuna zentzu zabalean hartzen da: ez alderdi fisikotik bakarrik, baizik eta alde psikologikotik ere bai. Helburu orokorrak: bizimodu osasuntsuak sustatzea oreka fisikoa, psikologikoa eta sozialaren ardatzetatik; elikadurari, aisiari eta droga kontsumoari gazteen portaera egokitzea; talde presioaren, gatazkaren, frustrazioaren eta abarren aurrean baliabideak eta bitartekoak bilatzen eta erabiltzen jakitea; bukatzeko, osasun ohiturei dagozkien ezaguera, jarrera eta portaeren arteko koherentzia mantentzea. Balore hauek lantzen dira: elkarrekiko errespetua, elkartasuna, justizia, gaitasun kritikoa, erantzukizuna hartzea, autoestimua, autonomia, afektibitatea. Zenbait gairen inguruko ezagupen zehatzak: elikadura eta nutrizioa, heziketa afektibo-sexuala, sexu-bidezko gaixotasunak, lan jarduerak eta aisia. Programa hau alternatiba jakintzagaian (DBH 4 eta Batxiler lehen mailan) eta tutoretza orduetan (DBH osoan) lantzen da. |
||||||||||||||||