The Water Project - Aurkezpena
Aurkezpena Programazioa Erakusketak Ikasleen lanak
Aukera ezazu jo nahi duzun proiektua:   

Koordinatzailea: Ane Oliveros Zuazo

E-mail:

WHAT WATER

BRINGS WATER

CARRIES AWAY

Comenius proiektu hau hiru herrialdetako institutuen artean egiten da. Harreman zuzenak gehienbat irakasleen artean izaten badira ere, ikasle talde txiki batek ere bidaiatzen du beste bi herrialdeetara euren lanen aurkezpena egitera. Ingelesa da harremanetarako hizkuntza eta ingelesez lantzen eta aurkezten dira ikasleek egindako lanak. Konrado Mugerza izan da Getxorako irakasle koordinatzailea eta aurten Ane Oliverosek hartu du ardura hori. Bestalde, hirugarren urte honetan, The Water Project-en koordinatzaile orokorra Zofja Harajda izango da, Poznan-eko irakaslea. Edukiari dagokionez, jakintzagaiarteko proiektua da, bereziki ikasgeletan gauzatzen dena. Hautatutako gaia (URA) ikuspuntu eta jakintzagai askotatik lantzen da, herrialde bakoitzeko ikasle-irakasleek euren ingurura egokituz.
Institutu partehartzaileak:

Maria Sklodowska Curie (Poznan, Polonia)

Käthe-Kollwitz-Schule (Hannover, Alemania)

Aixerrota BHI (Getxo, Euskal Herria)

Informazio gehiagorako: http://www.comenius-project.org