Energia Berriztagarriak- Edukia
Aurkezpena Edukia

Sarrera

  • Iaz (2001-2002 ikasturtean) Ortu Ekologikoa energiaz elikatzeko instalakuntza fotoboltaikoa eta eolikoa lortu genuen.
  • Aurtengo ikasturtean Ortua eta Energia berriztagarrien inguruko lana bereizi egin dira. Ortuaren ustiaketa, batetik, eta Energia alternatiboetan sakontzea, bestetik.

Energia berriztagarriak sutatzen

Proiektu honen xedea ingurugiroaren ikuspuntik gomendagarriagoak diren energia berriztagarriak eta, konkretuki, eguzkitiko energiari eta energia eolikoari erabilpen konkretua ematea da, ondoren ekartzen duten onura ebaluatuz. Eguzkitiko energiaren erabilpena era desberdinetan lortzen da. Euren artean plaka fotoboltaikoak eta ura berotzeko plakak dira gaur gehien erabiltzen direnak. Energia eolikoa gehituz energia iturri naturalen aniztasuna agertarazi nahi dugu. Aipatutako energien erabilpena Ortu Ekologikorako ur hornikuntzaren garraioa ziurtatzea da.
Baina helburua oraindik zabalagoa da: energia berriztagarrien erabilpena Institutuan bultzatzea eta gauzatzea.

Hona hemen erantzuten saiatuko garen galdera batzuk:

  • Zeintzuk dira energia klasikoen eta berriztagarrien onurak eta eragozpenak?
  • Zeintzuk lirateke ikastetxearen beharretariko batzuk betetzen laguntzeko ondoen etorriko liratekeenak?
  • Abantaila ekonomikorik ekarriko ote dio Institutuari?

Hala ere, badago energia berriztagarriak erabiltzearen baliagarritasuna aldez aurretik baldintzaten duenik, Euskadin hartzen dugun eguzkitzapen orduak horretarako nahiko ote diren, kasu.

Helburuak

  • Energia alternatiboen erabilgarritasuna agertarazi
  • Energiaren kontsumoa gutxitu
  • Instalakuntza baten proiektuaren garapena ikasleei ezagutarazi
  • Lan taldea preziatu eta bultzatu

Proiektuaren fase berriak

  • Energia fotoboltaikoak eta eolikoak ekoizten duten energiaren datuak bildu
  • Oraingo energia kontsumoarekin datuak alderatu
    • Energia elektrikoa
    • Gasoleoa
  • Sail desberdinetan energia berriztagarriei buruz erabiltzeko moduko materialak bilatu egokitu eta landu.

Lanerako taldeak

  • Batxiler Teknologikoaren 1. mailako Industri Teknologiako ikasleak
  • Batxiler Teknologikoaren 2. mailako Mekanikako ikasleak