Sukaldaritza Tailerra - Edukia
Aurkezpena Edukia

Jarduerak

Ekitaldi edo unitate bakoitzean janari edo otordu desberdina egingo da, baina beti eskema berberari eutsiz:

  • Arauak azaldu
  • Erabiliko diren tresnak
  • Sukaldeko hiztegia: erabilera zehatza
  • Materialen identifikazioa, geroago erabili ahal izateko
  • Aurrekontua eta erosteko zerrenda
  • Inguruko dendak
  • Ikastetxearen zerbitzuak
  • Errezeta egin
  • Osagaiak prestatu
  • Osagaiak nahastu
  • Dastatu
  • Sukaldea eta bertako tresnak garbitu
  • Gogoeta egin: sortu diren arazoak, irtenbideak, proposamenak, aldaketak

Helburuak

  • Sukaldearen inguruko arazoak planifikatzea eta irtenbidea ematea, beharrezko tresnak erabiliz eta prozesuaren faseak koordinatuz
  • Tresneria eta lehengaiak antolatzea eta prestatzea lan giro atsegina lortzeko: ordena, garbitasuna, eta honek guztiak osasunean eta pertsonaren seguritatean duen eragina ulertzea
  • Lehengaiak edo jeneroak lantzeko teknikak finkatzea, seguritatearen eta higienearen arauei eutsiz, landu edo manipulatu baino lehen
  • Taldeka elaborazio soilak edo konplexuak egitea, emandako argibideei jarraituz eta prozesuaren berri emanez
  • Ahozko, idatzizko eta irudizko informazioa zuzen interpretatzea, sukaldeko hitz arruntenak edo ohikoenak erabiliz, bai eskaera-orrietan, errezetetan edo beste idazkietan
  • Ondo egindako lana aintzat hartzea eta baloratzea, prozesuan zehar zailtasunak gainditu egin direla ohartuz
  • Ikaskuntzan betiere funtzionaltasuna bilatzea, ikasleen bizitza autonomoan eta helduaroan aplikatu ahal izateko

Denboralizazioa

Astean bi saio jarraian erabilko dira. Horrela, behar besteko denbora edukiko dugu jatekoak prestatzeko, dastatzeko eta garbitzeko.

Gainerako jarduerak, hau da, errezeta prestatzea, materialak identifikatzea, dendak... ikasgelan nahiz kalean (erosketak) egin daitezke.

Ebaluazioa

Ebaluazioa pertsonalizatua izango da, norberaren ikaskuntza taldearen balizko ikaskuntza maila orokorrarekin inoiz ere konparatu barik. Hiru unetan ebaluatuko da:

  • Hasierako ebaluazioa: ikasle bakoitzak aldez aurretik jakin dakiena aztertzeko eta dituen beharrizanak jakiteko
  • Prestakuntza faseko ebaluazioa: prozesuan zehar egingo da
  • Azken ebaluazioa: ezarritako helburuak bete diren ala ez aztertzeko unea izango da, eta bai helburu horiek egokienak ote ziren...