English Project - Aurkezpena
Aurkezpena Edukia
  Aukera ezazu ikusi nahi duzun proiektua:   
Koordinatzaileak
Montse Aierdi
Arantzazu Latorre
E-mail

ENGLISH PROJECT :
HIZKUNTZA IKASTEKO EDUKIETAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA

Azken 30 urteotan irakasle talde desberdinak saiatu dira aztertzen edukiak eta hizkuntza integratuko dituen irakaskuntza eredu bat. Eremu horren barruan, hizkuntzaren alde behikularra landu nahian, euskaraz ikasitako zenbait kontzeptu eta prozedura praktikatu, aberastu edota indartzeko erabiltzen ditugu ingeles saioak. Hau guztia burutzeko, metodo aurrerakoienak (multimedia, internet, etab.) euskarri ditugu.

2000-2001 ikasturtean hasi ginen DBH lehenengo mailakoekin, 2001-2002an DBH lehenengo eta bigarren mailakoak ari ziren eleaniztasun proiektu honen barruan, eta gaur egun DBHko maila guztiak parte hartzen ari dira.

2003-2004 ikasturtetik aurrera hautazko jakintzagai berri bat eskaini zaie DBH 3. mailako ikasleei: MEDIA WORKSHOP. 2004-2005 ikasturtean jakintzagai hori 3. mailakoei ez ezik 4. mailakoei ere eskaini zaie. MEDIA WORKSHOP ingelesez ematen da eta lana da aldizkari digital bat sortzea ikastetxeko web-orriaren barruan, AIXERROTA ON LINE izenekoa.

Gure helburu nagusiak hiru direla esan genezake:

  • Ingelesa erabiltzea ikasleen kurrikulumari lotutako gaiak irakasteko.

  • Nork bere kabuz ikasteko gaitasuna indartzeko, teknologia berriak erabiltzea.

  • Batxilergo hirueleduna (euskara, gaztelania, ingelesa) ikasi ahal izateko prestakuntza ematea.

Kurtso bakoitzaren bukaeran ikasleek egindako proiektuz osatutako aldizkari bat (First Class izenekoa) plazaratuko dugu. Kurrikulumari lotutako gaiak jorratuko dituzte ikasleek, era autonomoan, ingelesez zuzenean idatzitako testuetan oinarrituta.