|
2003-2004 ikasturtea
|
|
Eginkizunak lehen hiru hiletarako
|
|
1. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua landu: Nortasun
Ezaugarriak
|
- Nortasun ezaugarrien lantze eta sustatze plana antolatu; bi
azpiatal hauek:
|
|
2. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua landu: AJA eraberritu
|
- Batzordea osatu: 6 irakasle
- Plangintza prestatu eta lehen irakurketak egin
|
| 3. Web-orria eguneratu |
- Kurtso hasierako informazio orokorra: ikasle zerrendak, bisita
orduak, bilerak, planoa, jantokia, autobusa eta abar (Koordinatzaileek)
- Sailen edukiak: sailburuek programazioa eguneratu (Sailburuek)
- Home page-eko "Azken berriak" aldatuz joan (Zuzendaritza)
|
| 4. Web-orriaren eduki berriak |
- Ingelesezko atala ireki
- Harpidedunei berriak bialdu (mailing)
- Ikasleak: ikasleen lantegia ireki eta talde argazki guztiak
jarri
- Material kurrikularrak: lau hizkuntzetako kontsulta orokorrak
eskaini ikasleen lantegian
- Kantarepe aldizkaria: aurkezpena eta portada guztien argazkiak
eskaini
- Sailak: selektibitate azterketak sarean jarri; sailak gomendaturiko
esteka batzuk
- Aldizkari digitala zabaldu (English Project)
|
| 5. Beste proiektuak bultzatu eta koordinatu |
- Bilera proiektu guztietako koordinatzaileekin:
- Hornikuntza
- Web-ean euren agerpena sustatu
- Plangintza bateratu
- Beste proiektuen informazioa eta edukia zabaldu
|
| 6. Hornikuntza orokorrak |
- Areto Nagusia multimediarako ekipatu
- Programa originalak erosi
- Liburutegi nagusiko mediateka eratzen hasi
- Bideokamara digitala erosi
- Idazkaritzako sarrerako ordenadorea
|
| 7. Prestakuntza bilera irakasle guztiekin |
- Intranet eta web-orriaz informazioa eta prestakuntza orokorra
bertan eman
- Irakasleen prestakuntzarako galdetegia pasatu, kurtsoan zehar
eskola batzuk antolatzeko
- Sail bakoitzaren gutxienezko lanak finkatu
|
| 8. Web-orriaren zabalkundea |
- SAREA-ren aurkezpena eskualdeko Zuzendarien eta Berritzeguneen
aurrean Aixerrota institutuan
- Zuzendariaren partehartzea Comenius 1.3-ko jardunaldietan,
Bartzelonan, SAREA-ren berri atzerriko ikastetxeei emateko
|
4. PROIEKTUA GARATZEKO PROZESUA: SINTESIA
Hona hemen, labur esanda, proiektuaren garapenaren urratsak:
• Proiektuaren erredakzioa eta zuzenketak
• Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren onespena
• Sarea proiektuaren eta azpiproiektuen arduradunen bilera estrategia
komuna finkatzeko
• Azpiproiektuen lan bereziak aurrera eraman, bakoitzak berean
lan eginez
• Prestakuntza Bilera irakasle guztiekin: ikasturterako helburuak
finkatu
• Sail Didaktikoen ekarpenak eta materialak web orrirako, koordinatzaileen
zuzendaritzapean
• Material guztien orrazketa eta weberako programara pasatu,
koordinatzaileen ardurapean
• Prestakuntza ikastaroa nahi duten irakasle guztientzat, koordinatzaileek
prestatua
• Kurtso amaierako aurkezpena klaustroaren aurrean datorren ikasturterako
helburuak ere finkatzeko helburuz
• Goi mailako prestakuntza ikastaroa koordinatzaileentzat
• Balantzea: irakasle guztiei inkesta
• Orriaren eguneratzea 2003-2004 ikasturterako eduki-informazioak
sartuz
• Memoriaren erredakzioa eta aurkezpena
4.1.4. PRESTAKUNTZA
• OINARRIZKO IKASTARO PRAKTIKOA (ikus erantsitako orriak)
o Irakasle guztiei zuzendua, 12 ordukoa
o Ikastetxeko antolamendu informatikoari aplikatua
o Koordinatzaile informatikoek emana
o Aurrez egindako inkesta batez beharrizanak jakiteko
o Ikastaroa amaitutakoan ebaluazio orri bat pasatuz
• INTRANETA ANTOLATZEKO IKASTAROA
o Koordinatzaileei zuzendua, 30 ordukoa
o CENTRIC enpresak emana
• BERRITZEGUNEKO INFORMATIKA ARDURADUNEKIN
o Zenbait lan-bileratan, arazo konkretuetarako irtenbideak bilatzeko
PROIEKTUAREN LORPENAK: IKASTETXEAN IZANDAKO ERAGINA
Autoebaluazioaren ondorio eta gogoeta batzuk:
Arestian banandutako inkestaren emaitzak ikusita, zenbait ondorio atera
daiteke: Sarearen gaineko informazioa egokia eta behar bestekoa izan
dute irakasleek eta proiektuaz duten iritzi orokorra ona da. Inplikazio
pertsonalaren maila (norberarena) ez da iristen balore ertainera. Prestakuntza
Bileretako saioek nota oso altua merezi izan dute, eta bai irakasleek
gure web orrialdeaz duten iritziak ere.
Sail Didaktikoaren esparrua web orrialdean ontzat eman dute ia guztiek
eta Sailetako materialak eskatzerakoan markaturiko lan-erritmoa eta
eskakizun maila ere oso ontzat eman dira. Web orrialdera egin diren
bisitak edo kontsulta kopurua irregularra da: denetik dago.
Bestalde, azken Prestakuntza Bileran aurkeztu zen Fitxa Metodologikoaz
iritzi orokorra ona da, heren batek guztiz gaitzesten badu ere.
Amaitzeko, Intranet oso ondo ikusia da, eta denek nahi dute Sarea proiektuak
aurrera jarraitzea, xehetasun batzuk gora-behera.
Sarea proiektuak izan du eraginik ikastetxean, ez agian funtzionamendu
orokorrean, gurea ikastetxe handia eta zabala baita hain epe laburrean
emaitzak eta eraginak orokortzeko, baina bai irakasle konkretu askoren
lanetan eta bereziki Orientazio saileko eta Ikastetxeko informazio orokorra
bideratzerakoan, informazio bide horiek balizko erabiltzaile guztiengana
hel daitezen bitarteko guztiak oraindik ondo bultzatu eta gauzatu barik
dauzkagula badakigu ere.
Ideiak eta asmo berriak sarritan heltzen zaizkigu eta datorren ikasturterako
aurtengo beste ekimen gauzatu ahal izango dugulakoan gaude.
Bestalde, zenbait ikaslek interesa erakutsi dute gure web orriko materiala
eskuratzeko: selektibitate azterketak, liburuen hiztegiak, EGA azterketak…
Esperientzia didaktiko batzuk ere gauzatzen hasi dira zenbait jakintzagaitan,
teknologia berrien erabileran oinarrituriko eskola batzuk eman direla.
8. SORTU DEN MATERIALA
SAREAren material orokorra
Web orrian (www.aixerrotabhi.net) ikus daiteke (ikus interneten eta
eranskinean). Edozelan ere, hona ikasturte honetan eguneratu eta berriztatu
dena:
2002-03 IKASTURTEKO MATERIAL BERRIA WEB ORRIAN
NON ZER ALDAKETA
HOME PAGE Azken berriak Eguneratua
HOME PAGE Ingelesezko bertsioa:
• Web osoaren laburpena
• Aixerrota On Line aldizkari digitala (3 ale)
Berria
IKASTETXEA/Aurkezpena Ikasketak, Proiektuak, Planoa Eguneratua
IKASTETXEA/Hezkuntza Proiektua Bertsio osoa Berria
IKASTETXEA/Administrazioa Matrikulazioa, Ikasle zerrendak, Jantokia,
Autobusak Eguneratua
IKASTETXEA/Info 02-03 Egutegia, Ordutegia, Tutoretzak, Testu liburuak,
Hautazkoak Eguneratua
IKASLEAK Argazkiak, Lantegia Berria
GURASOAK Gurasoen Eskola Eguneratua
PROIEKTUAK Aurkezpena eta edukia Eguneratua
IRAKASLEAK Informazio Orokorra: estekak Berria
IRAKASLEAK Irakasle berriarentzat:
• Kurtso hasierako informazioa
• Arautegia
Berria
IRAKASLEAK/Sailak Aurkezpena, Programazioa Eguneratua
IRAKASLEAK/Sailak Curriculum materialak:
• Esteka interesgarriak
• Selektibitate azterketak
• Beste material didaktiko batzuk
Berria
INTRANET
Hasierako helburu ez bagenuen ere, intranet bat ere sortu dugu, oraingoz
irakasleen informaziorako eta erabilpen praktikorako.
Intraneta erabiliz, besteak beste, irakasleek euren Sailetik bertatik
nahiz irakasle gelatik gauza hauek egin ditzakete:
• Ebaluazioko notak ipini
• Liburutegiko kontsultak egin
• Irakasle guztien ordutegiak ikusi
(Ikus eranskinetan)
|