|
HELBURU OROKORRAK
- CURRICULUMA
Hezkuntza komunitatea garapen iraunkorrarekin konprometituta dauden hiritar bezala heztea.
- KUDEAKETA
Garapen iraunkorrarekin konpromisoa duen ikastetxe bat bultzatzea.
- PARTE-HARTZEA
Ikastetxe eta Udaleko ingurumen kalitatearekin zerikusia duten gaietan, hezkuntza komunitatearen partaidetza eta erabakiak hartzeko ohiturak bultzatzea.
HELBURUAK
Ikasturte honetan uraren inguruan sortzen diren arazoak eta hauen eragina ingurumenean aztertuko ditugu.
- CURRICULUMA
Curriculumak moldatzea, arlo eta jakintzagaietan uraren gaia landuz.
Hezkuntza komunitatearen prestakuntzarako aktibitateak antolatzea.
- KUDEAKETA
Ikastetxeko ur kontsumoaren kudeaketa antolatzea. Uraren kontsumo arduratsua ikastetxean lantzea.
Udaletxe eta CEIDAko teknikariekin harremanetan izatea.
Garapen iraunkorra lortzeko Institutuko azpiegiturak aintzat hartzea.
- PARTE-HARTZEA
Hezkuntza komunitateko kideen parte-hartzea bultzatzea.
Datuen bilketan, azterketan eta jarraipenean ikasleen parte-hartzea.
EBALUAZIOA
Ikastetxearen kudeaketa jasangarria, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea izango dira eskolako Agenda 21en prozesu garrantzitsuenei buruzko adierazleak.
|
|