|
|||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||
|
Aixerrota institutua Euskal Hizkuntzaren Normalkuntza Planean (HNP) sartuta dago 1997-98 ikuasturtean hasita. Plan honek gure hizkuntzaren erabilera ikastetxea osatzen duten geruza guztietara -ikasle, irakasle, guraso eta langileen artera- hedatzea du helburu. Urtero bezala, ikasturtean burutuko den programazioa prest dago: eskolako egunerokoan eragitetik hasi eta Euskal Herriko kulturan ezagun ditugun jai ezagunak ospatzera arte, ugariak izango dira eginkizunak. Miren Kareaga arduradun teknikoa (HNAT) buru, euskararen alde sendo ekiteko prest dagoen ikasle taldeak osatzen du Euskara Batzordea eta zeregin eder honetan lagundu nahi duen guztiak ateak zabal-zabalik izango ditu urtean zehar. PUTZ EGIN EUSKARAREN AIXERROTARI!
|
|||||||||||||||||||