Aixerrota
institutua bi ikastetxeren bategitetik sortua da: bata Getxo
3 Batxilergo Institutua,1979an abian jarri zena; bestea, Lanbide
Heziketako Institutu bat: Aixerrota LHI, 1983an sortua. Izen
horri, Aixerrotari, eutsi diogu ikastetxe berriari izena ematerakoan.
Aixerrota
BHI, institutu berria, 1998an gauzatu zen eredu euskalduneko
ikastetxe moduan; ikasketak, berriz, DBH osoa, hiru Batxilergo
mota eta SAT taldea dira gaur egun.
Aixerrota
BHI Getxon kokaturik dago, Andra Mari auzoan, Bizkaiko itsasertzean.
Ikastetxeak 2001 urtean burutu eta argitara eman zuen bere Hezkuntza
Proiektua (IHP) eta Curriculum Proiektua egiteko bidean da.