Zuzendaritza
Aurkezpena Hezkuntza Proiektua OOG Zuzendaritza Ikasketak

Zuzendaria
Fernando Antolín
Ikasketa Burua Lurdes Villar
Ikasketa Burua (DBH) Maite Ruiz de Loizaga
Idazkaria Begoña García
Zuzendariordea Jokin de Pedro
Idazkariordea Marije Perez

E-mail
Telefonoa

94 491 17 86


2009-2010 IKASTURTEAREN AURREAN

UMEA HEZITZEKO TRIBU OSOA BEHAR DA

0. SARRERA

Proiektu bat sortzen da diseinaturiko ataza bat burutu nahi denean, nahi diren helburuetarako heltzeko. Ez da gure kasua. Proiektu hau ez dagokio definizio horri, ez baita sortzen Ikastetxearen Zuzendaritzara iristeko gurari pertsonaletik, baizik eta Administrazioak behartutako egoera batetik.

Edozelan ere, eta bera egitera derrigorturik egon barik, proiektua sortzen da izendapen horren ondorioz sentitu eta asumitutako erantzukizunetik, eta gure urratsak gidatuko dituen tresna baten beharragatik, horrela Zuzendaritza Talde honek dituen nahiak eta helburuak hezkuntz komunitateari jakinarazteko.

1. ZUZENDARITZA TALDEA

Pertsona hezitzeko tribu osoa behar den moduan, Hezkuntza Ikastetxe bat zuzentzeko TALDEA behar da. Horixe izan zen proiektu honen lehen xedea; bi ardatz bilatu ziren: eraginkortasuna eta afektibotasuna. Aholkua bilatu nuen taldean ez dauden pertsonen aldetik, eta berauen ekarpenekin eta neure planteamentuekin zuzendaritza eraginkor eta erresponsable bat osatzeko gehien behar nituen pertsonei karguak proposatu nizkien. Euren konpromiso eta atxikimendurik gabe, proiektu honek ez zuen argirik ikusiko. Hona hemen taldea osatzen dugun pertsonak:

· Idazkaritza:
o Begoña García
o Marije Pérez

· Ikasketa Burutza:
o Lurdes Villar
o Maite Ruiz de Loizaga

· Zuzendaritza:
o Fernando Antolín
o Jokin de Pedro

2. IKASLEAK

Ia 800 ikasleren hezkuntza gure eskuetan edukitzeak dakarkigun erantzukizun ikaragarriak baldintzatuko ditu proiektu honen helburuak. Ikasleak izango dira beti hezkuntza prozesuaren SUBJEKTUA; gainerako guztiek, berriz, ikasle horiek bizi diren gizartean garapen integrala egin dezaten lagunduko dute.

Hezkuntzaren subjektu diren aldetik, bermatu eta sustatu behar dugu ikasleen partehartzea Ikastetxean har daitezen erabaki txikietan nahiz handietan (Ikasleen Eskubideen eta Betebeharren Dekretua, Hezkuntza Proiektua, Antolamendu eta Jardueraren Arautegia...)

3. FAMILIAK

Familiarik gabe ez dago triburik. Eurek jarri dute uste osoa ikastetxe honetan, gurekin, hezkuntzaren profesionalokin batera, LOEk ezarritako gaitasunak ahal bezainbeste garatu ditzagun, aintzat harturik ikasleen aniztasuna, euren heldutasun maila desberdinak, nortasun aberats eta anitzak, sinesmen eta ideologia desberdinak, interes eta lehentasun bokazionalak... , beti hezkidetzaren ikuspuntutik.

Familiak gure laguntza eta lankiderik handiena dira euren seme-alaben prestakuntzarako. Beraz, familien partehartzea ez bedi mugatu Organo eta Batzordeetako errepresentazio hutsera; aitzitik, beraien garrantzia antzeman behar da eguneroko harremanetan, irakasleen eta gurasoen arteko komunikazio errazean, buruz buruko elkarrizketetan, gelako bileretan, orientazio saioetan eta abar.

4. IRAKASLEAK

Zuzendaritza Talde honetan partaide garen aldetik, harro sentitzen gara Klaustro honetakoak izateagatik eta gure hezkuntz jarduna hezkuntza arloko profesional handiekin aurrera eramateagatik. Jaume Funes-ek dioenez, “Gu barik ez lirateke formatuko”. Geu gara “helduen” erreferente hurbilena gure ikasleentzat. Ez dugu zertan eredugarriak izan, baina eredu izango gara, nahi eta nahi ez.

Gizarteak behar gaitu, eta jakitun gaude; batzuetan ordainik bueltatu gabe. LOEren azken erreformaren erronka berrien aurrean gaude: gaitasunetan hezi. Gaitasunok aldakuntzak dakartzate irakaslearen figuran, metodologian, zer, nola eta noiz ebaluatu erabakitzerakoan eta abar.

Aldakuntzarako hezi: “aldakuntza da aldatzen ez den bakarra”.
Eskakizun berri hauei guztiei aurre egin ahal izateko TALDE BAT izan behar dugu.
Elkarrekin lan egin beharra sentitu, gure ikasleek ahal denik eta prestakuntza onena jasotzen dutela jakiteak ematen digun pozak sustaturik.

5. HEZKUNTZ KOMUNITATEAREN GAINERAKO GUZTIAK

Ez gaude bakarrik. Behar ditugu eta behar gaituzte:

Hezkuntz Administrazioak gure eskueran jartzen ditu Berritzegunea, Ikuskaritza eta estamentu ugari (planifikazioa, personala, etxez etxeko laguntza, diru-laguntzak, jantokiak...) gure ikasleen beharrizanei erantzuteko.

Getxoko Udalak zenbait zinegotzi et zerbitzuren bitartez laguntza ematen digu udal barrutiko hiritar gazteenen formaziorako: gizarte zerbitzuak, osasuna, urbanismoa, zirkulazioa...

Euskal Herriko Unibertsitateak, EHU-UPVk, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetatik gero eta hurbilago, lankidetza-bide ugari eskaintzen dizkigu; aldi berean, eskatzen digu egokitzeko bere antolamendu-egitura berrira, azken sarrera-sistemara eta Europako Hezkuntza Esparru Gorenak eskatzen digun titulazio-zerrenda berritura.

Beste elkarte batzuk: ezin aipatu guztiak, baina ez ditugu isildu nahi Emakunde, Arartekoa, Euskadiko Eskola Kontseilua, BIHE, Bizkaiko Gurasoen Elkarteak (BIGE), Etorkintza, ACABE, AESLEME eta abar.

Aurkeztu dugu tribua. Hurrengo ataletan, gure proiektua taxutzen duten ezaugarri batzuk zehazteari ekingo diogu. Hezkuntza-kalitatea izango dugu ardatz; kontzeptu hori ez da, gure iritziz, “gauzak ondo egitea”, baizik eta “gauzak hobeto egiteko guztion ahalegin etengabea”.


6. XEDEA ETA IKUSPEGIA

Xedea

Getxon erreferentziako Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea izatea, besteak beste gizabanakoaren formazio osoan —pertsona bezala eta euskal gizartearen kide moduan— egindako ahaleginarengatik, hezkuntza-komunitate osoaren partehartzea dela medio, hezkuntza-programa eta berriztatze-proiektu zientifiko-teknologikoak sustatuz, baina eite humanistari ere eutsiz.

Ikuspegia

Aixerrota BHI gure ikasleen garapen integralarekin konprometiturik dagoen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Ikastetxea gara, etengabeko berriztatzea sustatzen duena, Getxoko gure ikaslegoak bai lan munduan bai lanbide edo unibertsitate hezkuntzan izango dituen hezkuntza premiak asetzeko.

* * * * *

IKASTETXEAREN ORGANIGRAMA: