Hezkuntza Proiektua - Proiektuaren Laburpena
Aurkezpena Hezkuntza Proiektua OOG Zuzendaritza Ikasketak
Nortasun Ezaugarriak eta Helburuak

Gure Institutuak hamar ezaugarri edo printzipiotan jaso ditu komunitatearen nortasuna eta helburuak:

1. ERRESPETATZEA: pertsonak, gauzak, arauak, norbera, ingurugiroa, inoren deiak eta iritziak eta inoren lana errespetatu egin behar dira
2. ASKATASUNA: Adierazpen askatasuna sustatzearekin batera, norberaren askatasunaren mugak ere kontuan hartu behar dira
3. NORBERAREN AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA: Pertsonaren autonomia sustatu behar da eta bai ardurak hartzen irakatsi ere
4. JUSTIZIA: Aukera berdintasuna, aniztasuna aintzat hartzea, integrazioa, ahaleginaren balorazioa, diskriminaziorik eza, arauak berraztertzea eta irakaslearen justiziazko eredutasuna
5. BAKEAN ETA BAKERAKO HEZITZEA: Bake giroan bizitzea; elkarrizketa, gatazka bideratzeko tresna gisa
6. ELKARTASUNA ETA KOOPERAZIOA: Partehartzea, kooperazioa, talde lana, lanen eta arduren banaketa, elkartasun proiektuak bultzatzea
7. PERTSONA OSORIK GARATZEA: Gaitasun kognitiboak, kritikoak, artistikoak, sozialak, afektiboak, mugimenezkoak eta teknologikoak
8. KULTURA ETA IKASKUNTZA: Kulturaren balio integratzailea, aisia, Euskal Herria abiapuntu gisa, eleaniztasuna, teknologia berriak, irakaskuntza osoa eta berritzailea, irakasleen prestakuntza, gurasoen prestakuntza
9. EUSKARA: HARREMAN ETA TRESNA-HIZKUNTZA: Euskara, gure kulturaren zutabeetako bat, ikaskuntzarako tresna hizkuntza, ikasle-irakasleen harreman hizkuntza, administrazioarekiko harreman hizkuntza; gurasoekin harreman elebiduna, euskararen Normalkuntzarako Plana; inguruko hizkera aintzat hartzea
10. OSASUNA ETA HIGIENEA: Jantokian, ikasgelan, gainerakoetan; tabakoaren eta beste droga batzuen arriskuak eta alternatibak, elikadura, gaixoen prebentzioa, kirola

Onartze Faseak
 

Aixerrota BHIk, bi ikastetxeren bategitearen ondorioz, atzeraturik ikusi du bere Hezkuntza Proiektuaren sorkuntza. Hala ere, 2001 urtean landu eta onetsi dira atalik esanguratsuenak. Beste biak, lehendik zelanbait eginda bazeuden ere, berritzeari eta egokitzeari ekin zaio dagoeneko.
Hona gaur egun zertan diren Proiektuaren atal edota adar guztiak:

Atala
Onartze data
2001eko maiatzak 2
2001eko ekainak 27
(berritu eta egokitzeko)
Curriculum Proiektua
(berritu eta egokitzeko)