
(Ikasleen Guraso Elkartea)
Erregistro zenbakia: 1250
Diru asmorik gabeko elkartea da. Bere helburu behinenak hauek
dira:
-
Gurasoen iritzia jaso eta eroatea. Hezkuntz
jarduerarekin zerikusia duen guztian kolaboratzea.
-
Ikastetxearen hezkuntz eta kultur jardun guztietan
parte hartzea eta kolaboratzea.
-
Ikasleen hezkuntza prozesuan sor daitezkeen
arazo guztiak aintzat hartu eta konpontzean saiatzea.
-
Euskal Hizkuntzaren eta Kulturaren inguruko
ekintza guztiak sustatzea
-
Elkartearen urteroko diru aurrekontuan honako sarrera hauek izaten
dira:
-
Ikasleen kuotak (2010-2011 ikasturterako, 20 €
ikasleko).
-
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza
-
Dirulaguntza Elkargarri-ren bitartez (Irakaskuntza
Ertainaren eta Bigarren Mailakoaren Guraso Elkarteen Federakuntza)
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak
Elkartearen gastuak hauetara bideratzen dira:
-
Kultur ekintzak.
-
Eskolaz kanpoko ekintzak.
-
Kirol ekintzak.
-
Ikasturte amaierako bidaietarako laguntzak.
-
Ikastetxearen egokitze lanetarako laguntzak
Elkartearen bilerak hileko lehen astearteetan izaten
dira, arratsaldeko 7:30ean. Bilera hauek irekiak dira bazkide guztientzat.
Elkartearen kudeaketa kargu hauek egiten dute:
-
Presidentea: Nekane Fernández Gómez
-
Presidenteordea:
-
Idazkaria:
-
Diruzaina: Blanca Martínez
-
Batzordekideak: Inma Astorkiza, Eusebio Jiménez, Miryam Edith López.
Guraso Elkarteak (GEk) hautagiak aurkezten ditu Ordezkaritza Organo
Gorenean (OOG edo Eskola Kontseilua) gurasoen ordezkari izan daitezen.