Energías Renovables - Contenidos
Aurkezpena Edukia Beste batzuk

Sarrera

Ortu ekologikoa lantzen ari gara. Nolakoa?

  • Nekazaritza ekologikoaz baliatzen dena
    • Ongarri naturalak erabiliz
    • Produktu kimiko artifizialak bartertuz (Izurriteen aurka, herbizidak...)
  • Beharrizan energetikoak energia berriztagileetatik lortzen dituena
  • Euri-ura erabiltzen duena

Bi asmo nagusi ditu. Batetik, eskola komunitateari energia berriztagarriek erabilpen praktikoa dutela erakustea eta, bestetik, ikasle batzuk nekazaritza ekologikoaren teknikez jabetzea.

Ortu Ekologikoaren Proiektua

Proiektu honen xedea ingurugiroaren ikuspuntik gomendagarriagoak diren energia berriztagarriak eta, konkretuki, eguzkitiko energiari eta energia eolikoari erabilpen konkretua ematea da, ondoren ekartzen duten onura ebaluatuz. Eguzkitiko energiaren erabilpena era desberdinetan lortzen da. Euren artean plaka fotoboltaikoak eta ura berotzeko plakak dira gaur gehien erabiltzen direnak. Energia eolikoa gehituz energia iturri naturalen aniztasuna agerarazi nahi dugu. Aipatutako energien erabilpena Ortu Ekologikorako ur hornikuntzaren garraioa ziurtatzea da.

Baina helburua oraindik zabalagoa da: energia berriztagarrien erabilpena Institutuan bultzatzea eta gauzatzea.

Hona hemen erantzuten saiatuko garen galdera batzuk:

  • Zeintzuk dira energia klasikoen eta berriztagarrien onurak eta eragozpenak?
  • Zein litzateke ikastetxearen beharretariko batzuk betetzen laguntzeko ondoen etorriko liratekeenak?
  • Abantaila ekonomikorik ekarriko ote dio Institutuari?
Hala ere, badago energia berriztagarriak erabiltzearen baliagarritasuna aldez aurretik baldintzaten duenik, Euskadin hartzen dugun eguzkitzapen orduak horretarako nahiko ote diren, kasu.

Helburuak

  • Energia alternatiboen erabilgarritasuna agerrarazi
  • Energiaren kontsumoa gutxitu
  • Instalakuntza baten proiektuaren garapena ikasleei ezagutarazi
  • Lan taldea preziatu eta bultzatu

Proiektuaren faseak

  • Oraingo energia kontsumoaren datuak bildu:
    • Energia elektrikoa
    • Gasoleoa
  • Beste esperientzia antzerakoen informazioa bildu
    • Fadura ...
  • Energia kontsumoaren aurrezpena kuantifikatu
    • Instalazio berriaren helburua finkatu
    • Instalazio berriaren berezitasuna definitu
      • Potentzia
      • Panel mota: Eguzkitiko panelak, fotoboltaikoak
      • Azalera
      • Kokapena
      • Energiaren banaketa
  • Proiektuaren bideragarritasuna erabaki
    • Kostuen ebaluaketa
    • Finantziazioak lortu
      • Barrukoa: Ikastetxea, Hezkuntza Saila
      • Kanpokoa: Udaletxea, Aldundia, Eusko Jaurlaritza, EVE
  • Proiektuaren gauzatzea
    • Hornitzaileak bilatu
    • Presupuestoak eskatu eta aztertu
    • Kontratatu
    • Instalazio lanak gauzatu
    • Instalazioaren mantenua

Proiektuaren faseen iraupena finkatu

  • Datuen bilketa: 2000-2001 ikasturtea
  • Beste esperientzien informazioa bildu: 2000-2001
  • Aurrezpena finkatu
    • Instalazio berriaren helburua finkatu: 2000-2001
    • Datu teknikoen erabakia: 2001-2002
  • Bideragarritasuna erabaki: 2001-2002
  • Proiektua gauzatzea: 2002-2003

Lanerako taldeak

  • Batxiler teknologikoaren 1. mailako Industri Teknologiako ikasleak
  • Batxiler teknologikoaren 2. mailako Ordenagailuaren Bidezko Diseinuko ikasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Diberstifikazio taldeko ikasleak